San Blas eguna.

Errezeta:
Libra bat uruna
  Libra erdi azukre
  4 arrautza (zuringo bat aparte laga)
  Royal kutxarakadatxo bat
  0.50 gramo mantekilla
  Anis esentzia kafe kutarakadatxo bi
  0.100 gramo glas-azukre
Uruna mahaixan ipini eta erdixan zulotxo bat egitten da (sumendi baten antzera), eta bertara botatzen da, azukria, arrautzak, Royala eta anisan esentzia. Masia prest daonian, mantekillia bota eta ondo amasau egin bihar da. Behin ondo eginda dagola, marmolan gainian zabaldu formia emoteko. Gero labara sartu bihar dira (ez dago denbora konkreturik, zaindu egin bihar da noiz einda dagon).
Gaineko zurixa egitteko:
Kazo baten 6 ur kutxarakada eta 15 kutxarakada azukre ipintzen dira sutan. Urtzen danian, aurretik apartautako zuringua (aurretik batiduta egon bihar dana) botatzen jako.
Honen ostian hiru nota dare:
  • Azukria, ura irakitzen dagola bota ezkero hobeto gelditzen da.
  • Zenbat eta azukre gehixago bota, zurixaua gelditzen da.
  • Zuringo bikin egin bihar da.

Iruzkinak

Argitaratu iruzkina