ZIENTZIA UDALEKUAK 2011

Elhuyar Fundazioak urte asko darama gazteen artean zientzia era atseginean zabaltzen, eta 2011ko udan Zientzia Udalekuak jarriko ditu martxan bigarren urtez, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren laguntzarekin.
Udalekuaren ardatza da aisialdia eta zientzia-ekintzak eta -tailerrak uztartzea. Uztailean antolatuko dira, astebeteko hiru txandatan. Txanda bakoitzean, 50 gaztek parte hartuko dute, hau da, ekimenak guztira 150 parte-hartzaile izango ditu.
 Lehen bi asteak 12-14 urte bitarteko gazteentzat izango dira (1998-1999an jaioak), eta hirugarren astea 14-16 urtekoentzat (1997-1996an jaioak).

Txandak
Noiz
Jaiotza-urtea
Zenbat gazte
1. txanda
Uztailaren 4tik 10era
1998-1999
50
2. txanda
Uztailaren 11tik 17ra
1998-1999
50
3. txanda
Uztailaren 18tik 24era
1997-1996
50
Proiektuaren helburu zuzenak honako hauek dira:
  • 12-16 urte bitarteko gazteei aisialdiko udalekuen eskaintza egitea.
  • Gazte horiei zientzia modu erakargarri eta ulergarrian gerturatzea.
  • Gazteengan zientziarekiko jakin-mina eta irudimena piztea eta sustatzea.
  • Aisialdia eta zientzia uztartzea.
Izena emateko epea apirilak 4an hasi eta 15an bukatu
Informazio gehiago:
Zientzia Udalekuak 2011. Web ofiziala.

Iruzkinak