5.MAILAKOAK EGUN PASA EDERRA EGIN DUGU!


Atzo, asteartea, 5. mailako "flemindarrak" irteera zoragarria izan genuen! Eguraldiak lagunduta, lehenik, Zubietara joan ginen. Bertan, talde txuri-urdinaren historiari buruzko bideo interesgarri bat ikusi, eta Dani Estrada eta Jose Ángel jokalariekin egoteko (galderak egin eta sinadurak eskatzeko) aukera izan genuen. Ondoren, Zubieta inguruko zelaietan, jolas eta partidu batzuk jokatu genituen giro bikainean Irungo ikastetxe bateko ikasleekin batera; eta azkenik, errealaren entrenamendu zati bat ikusteko eta Sevillaren aurkako partidarako sarrerak lortzeko aukera ere izan genuen. Aipatu behar da Anthoine Griezman izan zela gehien animatu zuten jokalaria..! Ondoren, autobusez Miramonera joan, bertan bazkaldu, eta, Kutxaespazioko "magiaz" gozatzeko aukera zoragarriaz baliatu ginen egun eder bati amaiera bikaina emanez.




Iruzkinak