5. maila 13-14 BEIREN

ERRIBERRIKO GAZTELUAN
Beirera iritsi ondoren eta autobusetik maletak atera ondoren,
 gelan maletak uztera joan ginen. Piskabat jolastu ondoren
 Erriberrira  joan ginen oinez. Bidean, hainbat mahasti eta
sagarrondo ikusi genituen, irakasleak bidean txisteak  kontatzen
hasi ziren.Gaztelura iritsi ostean harrizko frigorifiko zahar
 bat ikusi genuen gazteluko kanpoaldean. Gero bazkaltzen hasi
 ginen eta bazkaldu ostean gazteluko belardian jolasten hasi ginen.
Herritik buelta bat eman genuen eta iturri, lorategi eta
eskulturak ikusi genituen. Gaztelura sartu ginenean Lurdes izeneko
 gidak nolakoa zen gaztelua esplikatuko zigula esan zigun.
Torretara igo eta eta jeitsi ibili ginen. Erregearen umeen
torrean ibili ginen eta pasabide estu batetik pasa ginen batzuk.
Bueltan Iñakik txisteak kontatu zizkigun eta oso gustura ibili ginen.
Xabi, Eñaut, Aimar, Maialen, Naia, Marina, Joane eta Maddi
 galdu egin ginen herritik buelta bat ematen ganuen bitartean.
Gauean gehienak futbolean ibili ginen eta beste batzuk berriz
 sokasaltoan eta bertsotan. Gaueko 12:30 ohera joan ginen,
 mutilak manleyekin aurpegiak pintatzen hasi ziren.
Hurrengo egunean muztioa (Mostoa) egin genuen.
OSO ONDO IBILI GINEN!!!!!!!!! 


BEI.TU ATERPETXEKO MUZTIOA EKOIZTEN
Beire Urriak 23-24 Beirera joan ginen eta han mostoa eta ardoa egiten ikasi genuen. Lehenik bikoteka jarri ginen. Bikote bakoitzari kubo bat eta goraizi batzuk eman zizkiguten. Gero mahats ondora joan ginen eta mahatsa biltzen hasi ginen. Bildutakoan aterpetxera joan ginen eta hor mahatsa bereizteko makina zegoen. Jarraian, bikote bakoitza bere baldearekin joan ginen bereizteko makinara eta mahatsa bota genuen. Hori egin eta bereiztu egin genituen eta balde batera bota genituen. Nahi zuenak mahatsa zapaltzen zuen, gero zanpatzeko makinara bota genituen eta zanpatzen zihoala zukua atera zen eta marmita batera bota genituen. Ondoren horko begiraleek irakin egin zuten bakteriak kentzeko eta ardoa ez bihurtzeko.


Iruzkinak