ERROMATARREN AZTARNEN BILA OIASSON

    Goizeko 09:00 gelditu ginen Irunera joateko Oiasso museora. Oiassora iritsi ginenean, hamaiketakoa jan eta bi talde egin genituen: lehenengo taldea museora joan zen eta bigarrena Ama Xantalen ermitara eta Hirukurutzetako erromatar mehategietara.Bidaia tren txutxu batean egin genuen eta oso dibertigarria izan zen. Gero aldaketa egin genuen eta Irungo parke eder batean bazkaldu genuen. Bazkaldu ondoren bertan jolasean ibili ginen eta ikasle batzuk irakaslearekin pilotan jolastera joan ziren ondoko frontoita.
    Oiasso museoan erromatarren aztarnak ikusi genituen eta bertan duela 2 000 urteko Euskal Herria irudikatu genuen.Portua, dirua eta Irun antzinan nolakoa izan zen.Mwhategian sartu ginen eta ondoren Ama Xantalengo nekropolia bisitatu genuen.
    Zoragarria izan zen 2 000 urte atzera egin eta gure gizartea, paisaia eta ekonomia nolakoak izan ziren aztertzea.
Asko ikasi genuen!

Iruzkinak