Fleming 6.maila REZOLA MUSEOAN

Atzo autobusa etorri zan gure bila eskolara 9:00-etan. autobusa hartu eta gero, Añoragara abiatu giñen. Iritsi giñenean, denbora piska bat egon giñen frontoiean, tenisean ari ziren bi mutilei (Oñatz eta Mikel) animatzen egon giñen. Ordua iritsi zen Rezola museora sartzeko. Bi talde egin genituen, lehenengo taldea museora sartu zen, eta bigarren taldea zementoarekin eskulanak egitera joan ziren. Museoan esplikatu ziguten, hiru zemento mota daudela: morteroa. Morteroa paretak egiteko balio du eta morteroarekin ladriloak erabiltzen dira paretak egiteko. Zementua zutabeak egiteko ere erabiltzen dugu. Eta , Zementu armatua edo hormigoia ( zementua baino burnizko barrekin). Hormigoia, lurra, autopistak, zubiak etab. egiteko erabiltzen da. Gero, jakin genuen ze hiru harri motak erabiltzen diren zementua egiteko, eta horiek ziren: kareharria, igeltsua eta gehigarria. Museoa ikusi eta gero, nire taldea eta ni, zementuarekin eskulanak egitera joan giñen, eta figura batzuk egin genituen: Piñuak, izarrak, loreak, pertsonak, etab. Gero hamaiketakoa jan genuen. Bukatu eta gero, zementuarekin egin genituen eskulturak margotu genituen. Autobusa hartzeko garaia iritsi zen, hartu genuen eta Villabonara bueltatu giñen.

Iruzkinak