GOSARI OSASUNTSUA 3. ZIKLOAN

Atzo goizean GOSARI OSASUNTSUA programako ekintza burutu genuen.
Zer da gosari osasuntsua? 10-12 urte bitarteko eskola-umeen artean elikadura bihotz-osasungarria sustatzeko asmoz pentsatutako jarduera da, Bihotz Bizi-Corazón Vivo erakundeak Euskal Herriko Okindegien Federazioarekin batera antolatua.
Gaur egun gaixotasun kardiobaskularrak dira lehenengo heriotza-arrazoia gure gizartean, eta indize hori gutxitzeko ezinbestekoa da prebentzioa.
Gosari Bihotz-osasungarrien kanpaina jarduera aski sendotua da, Gipuzkoan azken hamar urteak jarraian, Araban bost urte eta Bizkaian hiru urte daramatzana, beste autonomia-erkidego batzuetara ere irekia dagoen arren.




Iruzkinak