VillabonatikTolosara bizikletaz.

Fleming ikastetxeko 5. eta 6. mailako ikasleak Villabonatik Tolosara bizikletaz joan ziren asteartean. Irteera hori egin aurretik, ‘Bide hezkuntzako’ ikastaro bat egin zuten eta bertan, bizikletaz nola ibili, trafiko arauak ezagutu eta arriskuak aurreikusteko aukera izan zuten. Horrez gain, beste egun batean irakasleen eskutik formakuntza txiki bat jaso zuten: gurpila nola puztu, kamara nola aldatu..., beraz, formazioa jaso ondoren prest zeuden bizikletaz martxa bat egiteko. Bestalde, aurtengo Ag21eko programan ‘Mugikortasuna’ lantzen ari direnez, bizikletaren erabilera bultzatu nahi izan dute:
Irteeran zehar, Tolosako suhiltzaileen parkea ezagutzeaz gain, beraien lana, erreskate baten simulazioa, makinak, tresnak nahiz jantziak ezagutu eta, azkenik, bero handia egiten zuenez, mangerako urarekin  jolasteko aukera ere izan zuten. Bisitaren ondoren, bazkaldu, indarra hartu eta Villabonara itzuli ziren, nekatuta baina pozik, egun ahaztezina igaro ondoren.

Iruzkinak