JANARIEN MUNDUA



ERREZETEKIN BURU-BELARRI

Janarien Munduan murgiltzearekin batera etxeko errezeta goxoak ekarri genituen, bi hizkuntzetara pasa eta errezeta liburu bat prestatzen hasi ginen, “GURE ERREZETAKdu izena.
Errezeta liburua bukatu genuenean zein sukaldariri deitu ona etortzeko pentsatzen egon ginen eta Villabonako Jabi Ribero sukaldariari deitzea bururatu zitzaigun. Berarekin hitz egin genuen eta esan zuen noski etorriko zela, berarekin hitz egin orduko galderak prestatzen hasi ginen.
Urtarrilaren 19-an gurekin sukaldatzera etorri zen,lau postre desberdin sukaldatu genituen: yogurt musa,yogurtezko bizkotxoa,melokotoi postrea eta melokotoi krema.Sukaldatzen genuen bitartean aholku asko eman zizkigun.Bizkotxoa labean  eta yogurt musa hozkailuan zeuden bitartean prestatutako galderak egin genizkion.Guk sukaldatutako errezetak jan eta edan genituen.Jabik errezeta liburua firmatu zigun eta izugarrizko ilara egin genuen koaderno eta agendatan firmatzeko.
Liburua liburutegira eraman genuen nahi duzuenean etxera eramateko.

          Gerora, liburuska salgai jarri genuen eta  irabazitako diruarekin merendola bat prestatzen ari gara. Orain nahiko buruhauste darabilkigu zenbat edari eta janari erosi behar dugun pentsatzen. Matematikak edonon ote daude?

Iruzkinak