MERENDOLA

Kaixo lagunok!
Azkenean iritsi da merendola egiteko eguna.
Errezeta liburua saltzean eskuratutako diruarekin merendola bat egitea pentsatu genuen.
Horretarako gelakide guztientzat erosi beharreko zuku, urdaiazpiko, txorixo eta gazta kopurua kalkulatzen aritu gara, B.E.Z- aren balioaz ahaztu gabe noski: edukiera, pisua, hiruko erregela... A zer eromena!
Nahiko lan egin eta gero, guk egindako aurrekontuak erosketen fakturarekin bat egiten duela frogatu dugu. Horra hor lan onaren emaitza!
Hona hemen gure festatxoaren irudi batzuk:
dantza-dantza-dantza,
mugitu ipurdia...
ON EGIN!


Iruzkinak