FIRST LEGOKO TXAPELKETA FLEMING HERRI ESKOLAN

                         

LH5eko eta LH6ko Flemingo ikasleak astelehenean hasi ziren First Lego League txapelketa prestatzen.

Fleming Herri Eskolako LH5 eta LH6ko ikasleak dagoeneko hasita daude First Lego League txapelketa prestatzen. Jada, oztopo batzuk prest dituzte, baina beste batzuk aldiz, oraindik ez. 17 misio egin beharko dituzte eta “robot” bat montatu beharko dute; “robot” horrek, misioak betetzeko ezaugarriak eduki beharko ditu, horretarako Flemingo ikasle baten aitaren laguntza edukiko dute. Guraso honek Ibai izena du eta gai honi buruz asko daki. Ikasturtean zehar denbora asko eskainiko diote proiektu honi. Ikasturte bukaeran, First Lego txapelketan parte hartuko dute.

Iruzkinak