MENDI IRTEERA

Maiatzaren 27an 5. eta 6.mailakook mendi ibilaldi bat egin genuen. Lehenik eskolara igo ginen. 9:00etan Lasturrera  joan ginen eta kanaletako bidea hartuz Onddolarrera abiatu ginen. Bidean, baso ustiake bat ikusi genuen. Kanalak urez beteta zeuden, gainera, esku baten formako ur jauzi bat zegoen urak gainezka ez egiteko.

Onddolarrera irtsitakoan, hamaiketakoa jan eta jolasten ibili ginen. 11:40etan Amasaruntz abiatu ginen. Bidea nahiko luzea izan zen baina ez ginen asko nekatu.


Amasan, bazkaldu eta esku-pilotan jolasten ibili ginen. Libre utzi ziguten eta parkean jolasten ibili ginen. Azkenik, eskolara igo ginen eta futbolean jolastu ginen.


Primeran pasa genuen!







Iruzkinak