6. MAILAKO IKASLEAK ARANTZAKO ATERPETXEAN

Urriaren 24an, 6. mailako ikasleak Arantzara joan ginenen autobusez. Bertako aterpetxean pasa genituen hiru egun zoragarri. Lehen egunean espereologia egin genuen. Horretarako arropa zaharrak, kaskoak eta kopeteko argiak hartu eta aterpetxetik 15 bat minutura dagoen Mairuzulo kobazulora sartu ginen bi txandatan. Kobazulotik zikin-zikin atera ginen, baina primeran pasa genuen lur azpiko zirrikituetan barrena. Afaldu ondoren, bertako begiraleekin jolasak egin genituen herriko plazan. Hurrengo egunean, begiraleekin ginkana bat egin genuen herrian zehar. Ginkanan Arantzako hainbat lekuren izenak eta hainbat bitxikeria ikasi genituen. Bazkaldu ondoren, aterpetxetik abiatuta mendi-ibilaldi bat egin genuen baso bateraino. Bertan, arnesak eta kaskoak janzita zuhaitzetik zuhaitzera ibili ginen sokaz loturik; sokazko zubiak, tirolinak eta mota guztietako pasabideak zeharkatu genituen zuhaitz batetik besterako ibilibide eder bat osatuz. Gure beldurrei aurre egin eta ederki pasa genuen! Gauean, taldeko jolasak egin genituen eta ondoren… DISKOTEKA! Pijamak jantzita dantzan izerditan blai ibili ginen. Azken egunean Igantziko San Juan Xar izeneko iturrira ibilaldia egin genuen. Bertan, Joxe eta Lamiaren istorioa kontatu ziguten. Itzultzean maletak hartu eta Villabona aldera itzuli ginen. Hiru egun paregabe pasa ditugu. Elkarrekin ederki moldatu gara, eta lo askorik egin ez dugun arren, ikasturteari aurre egiteko indarrak biltzeko balio izan digu.

Iruzkinak