HERRI KIROL SAIOA GIPUZKOAKO FEDERAZIOAREN ESKUTIK

2023ko apirilaren 19an, asteazkenean, Gipuzkoako Herri Kirol Federazioko Gorka etorri zen gure eskolara herri kirolen sorrerari buruz hitz egin eta guri hauek erakustera. Hasteko, goizeko 11etan 6. mailako ikasleak parioan elkartu ginen. Jarraian, Gorka etorri eta berarekin eskolako kiroldegira sartu ginen. Bertan, Gorkak herri kirolen sorrerari buruzko bideo bat jarri zigun, eta baita hauek baserriko lanarengatik sortu zirela kontatu ere. Konturatzen bazarete, herri kirol guztiak baserriko lanarekin lotuta daude; aizkora adibidez egurra mozteko egin beharreko lana da, zaku eramatea baita ere kontrabandistek Nafarroatik Iparraldera janaria eramateko modua zen (berez ilegala). Hori azaldu ondoren, esan zigun 18 herri kirol zirela guztira, eta bere laguntzarekin denak identifikatzea lortu genuen; lokotxak, txingak, giza proba, zaku eramatea, harri jasotzea, soka tira, aizkora… Hori dena egin ondoren, zelaiari pare bat buelta eman eta Gorkak aurretik prestatuko herri kiroletan hasi ginen. Herri kiroletan hasteko, lau pertsonaz osatutako zortzi talde egin zituen Gorkak. Kirolak bi multzotan sailkatu zituen: azkartasun probak eta indar probak. Lehenengo azkartasunekoak egin genituen; lokotxak eta zaku eramatea izan ziren hauek. Azkartasun probetan gure taldea oso ondo ibili zen, eta oso ondo pasa genuen. Proba hauek bukatutakoan, indar probak hasi ziren; giza proba eta txingak. Giza proban, harria eraman beharrean gurpila eraman genuen, baina barruan pertsona bat zuela. Taldeko lau partaideak pasa ginen gurpil barrutik, eta azkar bukatu genuenez, irakasle bat ere eraman genuen batzuk. Txingetan, alde batetik besteraino joan eta hasitako lekura bueltatu behar genuen hauek eskuan hartuta. Txinga hauek 7,700kg-ko pisua zuten. Indar probak bukatutakoan, zortzi taldeak lau talde izatera pasa eta soka tiran aritu ginen. Talde bakoitzak bi aldiz egin ondoren, soka tira utzi eta harri jasotzen hasi ginen. Bakoitzak 20kg-ko harria behin altxa zuen (nahi zuenak behintzat). Harri jasotzen bukatutakoan, Gorkak joan egin behar zuenez, agurtu eta gelara itzuli ginen. Orokorrean, 6. mailako ikasleok oso ondo pasa genuen!!

Iruzkinak