2019/02/28

AIZTONDOKO TOPAKETAK 2018-2019

Kaixo Lagunok!
Aurten ere Aiztondo bailarako 6.mailako kideak elkartu gara elkar ezagutzeko asmoz. Behartzana frontoian jolas batzuk egin ondoren, bazkaldu eta DBH-ko eraikina ezagutzera hurbildu ginen.
Oso ondo pasa genuen!

2019/02/21

5. MAILAKOAK ERREALEKO JOKALARIEKIN

Asteazkenean, otsailaren 20an, Zubietara joan ginen eta han gauza asko  egin eta ikusi genituen.





Jolas mota asko egin genituen 3 taldetan banaturik: bakarka futbolean...

...futbolean taldean....

....eta modu desberdinetara korrika, bakarka zein taldeka.

Gero, bertako gimnasioa eta instalazioak bisitatu genituen.

Nesken taldeko Nahikarirekin argazkia ateratzeko aukera ere izan genuen.

Joseba Zaldua eta Kiana Palaciosekin hitz egin genuen....

... eta haien sinadurak bildu genituen.

Eta eguna bukatzeko Aquariuma bisitatu genuen.  PRIMERAKO EGUNA PASA GENUEN

2019/02/07

AROTZ-ENEA 2018-2019

Kaixo lagunok!
Hemen duzue Arotz- Eneako argazkiez osaturiko bideotxo bat. Oso ondo pasa genuen!
Gozatu!

2018/12/21

MATOMINOA


                 Kaixo lagunok! 
                 Asmatu al duzue zein den hitz xelebre honen esanahia?Matematika+dominoa, orain 
                 bai ezta?
                 Azken egunak Matominoa egiten buru belarri jardun gara. Zenbaki 
                 hamartarren ,portzentaien eta zatikien baliokidetasuna lantzeko tresna paregabea.
                 Taldeka nahiz bakarka domino eredu desberdinak behatu ondoren gure ekoizpen
                 propioko matominoa egiteko kontutan hartu beharreko ezaugarriez jabetu gara:
                 jokalari kopurua, pieza kopurua, piezen forma, hasierako pieza...
                 Ez da erreza izan  ordea benetan zailak diren piezak osatzea, ene bada!
                 Orain Lleidako ikasleen eta zuen txanda da. Nahi izanez gero maileguan hartzeko
                 aukera paregabea duzue!

               





2018/10/31

ESCOLA MARISTES MONSERRAT-eko ikasleekin harremanetan

Kaixo lagunok!
Kosta zaigu kosta gure blog-a berriro martxan jartzea baina hemen gatozkizue berriro ilusio eta sorpresaz betetako lanak aurkeztera.
Aurtengoan Lleidako eskola batekin harremanetan jarriko gara Fleming Herri Eskolako 6.mailako ikasleok. Gure asmoa beraiekin gure lanak partekatzeaz gain erronka desberdinak proposatu eta elkarlanean aritzea da.
Hona hemen gure aurkezpen eskutitza!


https://docs.google.com/document/d/1UiFS_xyJ4gJWEpyr61k3liTOkbHm_vqWzw6J35JwZYw/edit


Orain MATOMINOA egiten hasiak gara, lan neketsua jarriko diegu...Zer ote da hori? Ideiarik bai?

2018/06/13

JOLASEN MUNDUA

Kaixo lagunok!
Azkenaldian jolasen munduan murgildu gara 5.mailako ikasleak. Eskolako etorkinen jatorrizko herrialdeetako jolasak ezagutu nahi izan ditugu.
Jolaserako prest?Hemen dituzue proposamen aunitz!