6. mailakoak Arantzan


Maiatzaren 8, 9 eta 10ean 6. mailako ikasleok Arantzara joan ziren.


Lehenengo egunean 10:00etan iritsi ziren. Herria ezagutu zuten eta arratsaldean zuhaitz parkean tirolinetan eta zuhaitzetan ibili ziren. Gauean “Zurrupalurra” jolasean aritu ziren.





Bigarren egunean, goizean, ginkana egin zuten eta arratsaldean kobazulo batera sartu ziren. Bertan estalaktitak eta estalagmitak ezagutu zituzten, arrastaka eta putzuetan ibili behar zuten. Ondoren, errekan bainatu ziren.





Azken egunean, mendi buelta bat egin zuten eta bertan San Juan Xahar ezagutu zuten.



Jangelako janaria oso ona zegoen eta bazkaldu ondoren kolunpiotan eta futbolinean jolasteko aukera izan zuten. 



Iruzkinak