MAIATZEKO IRTEERA

Maiatzaren 30ean, Fleming Herri eskolako talde guztiek hainbat irteera egin genituen. 5 eta 6. mailako ikasleok Oindolar mendira joan ginen. Eskolatik Lasturrera eta bertan hostoak identifikatzeko jolasa egin genuen. Ondoren, Leizarango ubidetik barrena Oindolarrera joan ginen. Bertan, hamaiketakoa egin ostean, Komizar merendalekura jaitsi eta bertan bazkaldu genuen.Bazkal ostean berriz, jolaserako denbora izan genuen eta hiru eta erdietan eskolara bueltan abiatu ginen. Egun zoragarria pasatu genuen eta guztira 10km inguru egin genituen.

Iruzkinak