L.H.6ko IKASLEAK URPEKARITZA IKASTAROAN!

Kaixo Flemingkideak, 
 Gorputz-hezkuntzaren barruan, Gipuzkoako Urpekaritza federazioaren gonbidapenari esker, gure L.H.ko seigarren mailako ikasleek urpekaritza zer den ikasteko aukera izan dute. Hala, Olaederrako igerilekuan,  gutxi ezagutzen dugun ur azpiko mundu honen magiaz gozatzeko aukera bikainaz gozatu dugu. Ederki aritu gara bi monitore  jatorren azalpenak entzuten, eta are gehiago ur azpira joateko garaia iritsitakoan gure "botila", arnasteko "tutu" eta emozio guztiekin. Esperientzia zirraragarria izan denik ezin uka! Ikasleak zein irakasleak oso gustura eta motibatuta egon gara ur azpiko lehen kontaktu honekin. Eskerrik asko Monika, Jule eta Beñat urpekaritzako monitoreei. Gora gure ikasleak eta Fleming Herri Eskola! 

Iruzkinak