GAURKO HITZA.

 HIZTEGIA LANDU (8 urtetik aurrera)



 
GAURKO  HITZA , Hiztegia lantzeko jolasa dugu. GAURKO  HITZA Euskaljakintza web gunetik sortutakoa. Facebooken jolasteko eginda dago (besteekin emaitzak konpartitzeko, iruzkinak uzteko,...) baina web gunetik ere joka dezakegu.
Hemen dituzue Jarraibideak:
  • Irakurri/entzun definizioa eta hautatu dagokion erantzuna, behealdeko botoietako bat sakatuz (audioa ken daiteke).
  • Minutu bat duzu erantzuna hautatzeko.
  • 3 laguntza mota dituzu (bakoitza behin bakarrik erabili ahal izango duzu joko osoan zehar):
    • %50 sakatuta: bi aukera baino ez zaizkizu geratuko.
    • Denbora gelditu: denborak ez du aurrera egingo.
    • Hurrengo galdera eskatu: uneko galdera ontzat eman eta hurrengora pasatuko zara.
  • Jokoa amaituko da ondorengo edozein kasutan:
    • galdera guztiak erantzundakoan
    • minutua agortutakoan
    • gaizki erantzundakoan
  • Amaitutakoan, lortu duzun puntuazioa ikusiko duzu. Puntuazio hori erantzun zuzenen eta erabilitako denboraren araberakoa izango da.

Iruzkinak