AGENDA 30EKIN BASOA EZAGUTZEN

Apirilaren 7an 5.mailako ikasleak Lasturrera joan ginen. Lastur Arratzainetik gora joanda dagoen baso bat da.


Bidean zuhaitzak eta landareak ikusi genituen eta irakasleek haiei buruzko azalpenak eman zizkiguten. Basoen artean baso naturalak eta gizakiak sortuak bereizi genituen. Besteak beste, haritzak, gorostiak, sagarrondoak, huntzak, pinuak, pagoak… ikusi genituen.


Behin Lasturrera iritsita hamaiketakoa egin genuen. Ondoren, bi ariketa egin genituen. Lehenengo taldeka lur zati batzuk aztertu genituen, bertako animalia, landare eta gainerakoak jaso eta aztertu genituen. Bigarren, basoan zegoen zaborra jaso eta pisatu genuen.


Amaitzeko, basoa hobetzeko eta zaintzeko bi konpromiso hartu genituen. Orain konpromiso horiek gure gelako “Agenda 30” eko ordezkariak Udaletxera eramango ditu.







Iruzkinak